XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GERRA

Aspaldiko esaera zar batek adierazten digu garbiro pakerik txarrena obea dala gerrarik onena baiño.

Ori, ongi probatu zuen norbaitek esana dala dirudi.

Guk lendik ez genekigun kanpoko berririk, eta lo zorroan sarturik bizi giñan, beste lurraldeetan pakea zegoelakoan.

Gaur, berriz, egunkariz bezela irrati bidez eta telebistaz, ematen dizkigute mundu guztiko albisteak.

Baiña nolakoak!

Negargarri utsak.

Iñun ez dago alkartasunaren usairik.

Ori da konpondu eziña ta baztarrak txikitu naia.

Nazio aundiak bata bestearen bildurrez daudela entzuten degu, leporaiño armatuta.

Umanidadea ain ugari aipatzen dan urte auetan, oiek al dira aurrerapenak?

Lastima!

Ez da zorion osorik komeniko nunbait.

Gauzak ala du itxura.

Zenbat mutil gazte-eder iltzen ote dira ezeren errurik gabe, gizon batzuen setakeriz?

Iñoiz telebistan ikusten ditugun soldadu taldeak, tiroz edo bonbaz jo ta bizia galduak, lurra betean.

Esplikatzen ez da batere erreza.

Tartean suerte txarrez erasoak arrapatzen dituen aur gaixoak eta pertsona edadetuak, berriz, ozkia eman bear derrigor biotzik duenari.

Iran eta Iraken arteko gerra ere txukuna izango zan.

Alamoduzko kontuak entzuten genituen.

Zortzi urte luzetan borrokaldi latzak erabili ondoren, pakea egin zuten, entzun genduenez, ainbat ondasun desegin da gero.

Pixka bat lentxeago konturatu balira, mesede ederra bazuten biak ere.

Pertsona askoren bizitza salbatuko baizan.

Orain berandu da aientzako.

Ildakorik ez dago berriro piztutzerik.

Zenbat famili ote daude naigabeturik, bururik jaso eziñez mixeri gorrian? Da, ortik aparte, zer ondamen izan diran nork jakin lezake'? Iñork antzik eman ez, seguru asko.

Ori naikoa ez balitz bezela, ondorengoa izan da ortik onerakoa: Irak'ek norteamerikano eta beste batzuen aurka izan duen txikizioa.

Gerrak bi kalte batera ekartzen dituela esan oi da: gastu galantak eragin da ezer produzitu ez, lanerako jendearen faltaz.